Gasteizko Europako Biltzar Jauregia lepo bete da Arabako Bertsolari Txapelketako final handia hartzeko. Giro beroan, gure herrikideak maila bikaina erakutsi du eta buruz burukoa jokatu du Iñaki Viñasprekin batera.

Gasteizko Europako Biltzar Jauregia txiki geratu da asteburu honetan 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala hartzeko. Ia 800 bertsozale elkartu dira bertan, sei finalisten jardunaz gozatzeko asmoz, eta giroa ezin hobea izan da hasieratik. Zuiarrentzat, ordea, saioak garrantzia berezia izan du: Unai Anda Delika herrikideak buruz burukora iristea lortu du, Arabako bertsolaritzaren elitean dagoela berretsiz.