Eman izena eta parte hartu tailerrean edo ikusle moduan.

Azaroaren 18an, 'Umorea eta Metxak' izenpean, antzerki tailerra, ikuskizuna eta bermuta antolatu dira, Les Bobé Bobé taldearen laguntzarekin, Udaletxean.

10:00etatik 13:30era antzerki tailerra izango da.

13:30ean 'Txilin-hotsak' mikroantzerki ikuskizuna.

14:00etan parte hartzaile eta ikusleekin bermuta.

Interesatuek eman beharko dute izena euskara@gorbeialdea.eus helbidera idatzita edo 608 782577 telefono zenbakira deituta, azaroak 16 baino lehen.