Udalekuak ekainaren 30etik uztailaren 18ra egingo dira.
Aurten ere Udalak udalekuak antolatu ditu 2013 eta 2022 artean jaiotakoentzat. Ekainaren 30etik uztailaren 18ra egingo dira, 09:30etik 13:30era.
Eta izena emateko epea zabalik dago apirilaren 29tik ekainaren 2ra arte. Horretarako jo Zuiako Udatxera edo Zuiako Udaleko Egoitza Elektronikora.
Abonatuek 75 euro ordainduko dute; eta ez abonatuek 150 euro. Abonatuen kuota ordaintzeko izena emateko unean abonatuta egon beharko da.
Gogoratu plaza kopurua mugatua dela. Eskaera kopurua plazena baino handiagoa bada, zozketa egingo da.