Azken asteetan hainbat lapurreta izan dira etxebizitzetan, bai gure udalerrian, bai lurraldeko beste toki batzuetan. Egoera horren aurrean, Udalak herritarrei zuzendutako oharra zabaldu du, prebentzio- eta lankidetza-neurriak indartzeko.
Udalak eskatu du, edozein jarduera susmagarriren aurrean, hala nola pertsona edo ibilgailu susmagarrien presentziaren aurrean, 112 telefonoarekin berehala harremanetan jartzeko, segurtasun-zerbitzuek erantzun azkarra eta eraginkorra izan dezaten.