Palatuko kirol instalazioak eraberritzeko eta handitzeko lanak aurrerapausoak ematen ari dira. Datozen asteetan igerileku handiaren estalkia jartzea da hurrengo helburua, bainu-denboraldiari hasiera eman ahal izateko.
Hasiera bateko lanen aurreikuspenen arabera, 2025eko denboraldirako igerilekuak ekainaren amaieran irekiko ziren; baina, izan dugun eguraldi ezegonkorra eta etengabeko euriak direla
medio, ezin izan dira kanpoko lanak epean egin (batez ere kanpoko terrazoa jartzea), eta irekiera-data atzeratu da.
Baldintza horiek izanda eta eguraldia lagun izanez gero, udal igerilekuak uztaileko lehenengo hamabostaldirako ireki ahal izango direla aurreikusten dugu.
Bestetik, igerilekuetara sartzeko eremua aldatu beharra izan da, lanek aurrera egin beharra eta bainu-denboraldia bateragarriak izan daitezen. Aurtengo udan, San Martin kalean dorrearen parean dagoen ate metalikoa izango da instalaziorako sarbidea eta bertan egongo dira
atezaintza eta botikina.
Aldagelen erabilerari dagokionez, ohiko moduan erabili ahal izango dira, baina, obraren eraginez, ez da izango ur berorik.
Lehenago ere esan bezala, Udalak tamaina handiko obra bati ekitearen aldeko apustua egin zuen, bertan eskaini ohi diren zerbitzuak ahalik eta gehien mantenduz, nahiz eta eragozpenak sortu. Aukera hori hobetsi zen, instalazioak 17 hilabetez erabat itxita izan beharrean.
Eskerrik asko aldez aurretik egoera ulertzeagatik.