Zuiako Udalak jakinarazten du datorren larunbatean, martxoak 14, eskola kiroleko txirrindularitza proba egingo dela Murgian, Zuia Txirrindulari Klubak antolatuta.

Hori dela eta, herriguneko zirkulazioan aldaketak egongo dira:

Ordutegia: 15:00etatik 17:30era.

Kaltetutako kaleak: San Martin, Palatu, Biguillano, Aiurdin, Sarribel eta Avellanal.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei euren laguntzagatik eta barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.