Zuiako Udalak, Emaize Sexologia Zentroarekin eta Eztenak Zuiako Talde Feministarekin elkarlanean, "Topaketak eraikitzen: gorputzak eta ideiak" izenburuko saioa antolatu du datorren asterako.

Hitzaldia Miren Lopez de Arregi Lakuntza sexologoak (Emaize Sexologia Zentroa) emango du, eta hausnarketarako eta topaketarako gune bat eskaintzea du helburu.

Hona hemen ekitaldiaren xehetasunak:

  • Data: Ekainak 16, asteartea.
  • Ordutegia: 18:30etik 20:00etara.
  • Tokia: Zuiako udaletxeko aretoan.

Hizkuntza: Saioa euskaraz izango da, baina itzulzpen zerbitzua egongo da erdaraz jarraitu nahi dutenentzat.

Udaletik eta antolatzaileetatik herritar guztiak deitzen dituzte parte hartzera. Animatu!