Irailaren 11n, 18:00etatik 20:00etara, Bea Murgia Etxean, sukaldaritza kontzientearen tailerra egingo da.
Lorena Toquerok emango duen saioan, parte-hartzaileek basoko landareekin sukaldatzen ikasiko dute.
Tailerraren prezioa 3 eurokoa izango da eta plaza mugatuak egongo dira. Izena emateko epea irailaren 4ra arte egongo da zabalik.
Eskabideen kopurua plazak baino handiagoa bada, parte-hartzaileak zozketa bidez aukeratuko dira.