Udalak seinaleztapen berria jarri du joan den astean, Sarriako Udal Haurreskolaren sarreran aparkatzea debekatzen duena, zentroa irekita dagoen ordutegian.
Jarduera hau Haurreskolak berak eta zentroa erabiltzen duten haurren familiek egindako eskaerari erantzuten dio, instalazioak funtzionatzen duen orduetan inguru horretan denbora luzez aparkatuta egon ohi diren neurri handiko ibilgailuak daudelako.
Neurri hori ezarrita, batetik, ikastetxeko segurtasun- eta larrialdi-plana bete nahi da, larrialdi-kasuetan mota horretako ibilgailuak ebakuazio-bideetan egoteak zekarren arriskuaz ohartarazten zuena. Bestalde, espazio hori geldialdi puntualerako gune gisa erabili ahal izatea erraztu nahi da, familiek adingabeak zentroan utzi ahal izan ditzaten, bereziki eguraldi txarra dagoen egunetan.