Uztailaren 20tik 23ra, egitarau zabala antolatuta.

Aurten ere Sarriako jaiak indartsu datoz, ekintza askotarikoekin.

Jaiak hasteko deseatzen daude; hortaz, jaien hasierako bezperan, ostegunean, pintxopoteoa eta teknogaua antolatu dituzte.

Bestela, jaien txupinazoa eta txosnen irekiera ostiralean izango dira; baita, Dantza plaza, Zoroen Kluba, Gau argi erromeria eta DJen emanaldiekin batera.

Larunbaterako honakoak daude aukeran: paella txapelketa, txaranga, sound system-a, La Inquisición eta Estado de Armarla musika taldeen kontzertuak, mozorro lehiaketa eta DJak.

Bukatzeko, igandean honakoaz gozatu ahal izango da: tortilla txapelketa, azoka, mus eta briska txapelketa, umeendako zeramika tailerra eta odolki jana, besteak beste.