Zuiako udalerriko biztanlegune nagusia den Murgian dauden Palatu udalerriko kirol-instalazioetan egin dira jarduketak, udalerrirako eta haren ingurunerako ekipamendu publiko estrategiko bat modernizatzeko, haren funtzionaltasuna, energia-efizientzia, irisgarritasuna eta kirol- eta gizarte- eta kultura-zerbitzuak emateko gaitasuna hobetuz.
Zuiako Udalak sustatutako Palatu kirol-instalazioak eraberritzeko eta handitzeko proiektua gauzatzeko dirulaguntzak eman dira, honako programa hauen esparruan:
• TOKI-ERAKUNDEENTZAKO ERAIKIN PUBLIKOAK BIRGAITZEA BULTZATZEKO PROGRAMA (TOKIKO PIREP), Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana · Next Generation EU: 513.904,00 €
• 2020-2021 OBRA ETA ZERBITZUEN FORU PLANA: 430.044,35 €
• EREIN 2025 - EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO LANDA-EREMUAK SUSTATU ETA GARATZEKO LAGUNTZAK: 200.000,00 €