Zuiako Udalak paintball irteera antolatu du 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako gazteentzat.
Jarduera irailaren 13an izango da, 11:00etatik 15:00etara, Paintball Iturgutxi instalazioetan (Galarreta), eta 5 euroko prezioa izango du.
Prezioaren barruan honako hauek sartzen dira: autobusa, bazkaria, 225 bola, maskara, eskularruak, belaunetakoak, lepoko babesa, txalekoa, betaurrekoak eta argazkia.
Izena emateko azken eguna irailaren 5a izango da. Plazak mugatuak dira, eta gazte gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da.
Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute ekainean izena eman zutenek plaza mantentzen dutela, eta izena gazte berriek bakarrik eman behar dutela.