Ohikoa den moduan, otsailean ere izango da Zuiako Azoka. Otsailaren 8an igandea, izango da Udaletxeko plazan, 11:00etatik 14:30era.

Ikusgai eta salgai egongo dira tokiko ekoizpen agroekologikoa eta artisautza. 13:00etan Ruta 21 taldeak kontzertua eskainiko du.