Arabako Foru Aldundiak bultzatutako Vacaciones en Paz – Oporrak Bakean programaren bidez, Saharako haurrei udako harrera egiteko aukera dago aurten ere, AFANIS Saharako haurren familien elkartearekin elkarlanean.
Programa honen bidez, 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutil saharauiak Arabara etortzen dira uztaila eta abuztuan, Aljeriako Tindufeko errefuxiatu-kanpalekuetatik. Helburua da uda seguru eta osasuntsu bat igarotzea, bizi-baldintza gogorretatik kanpo, familia arabarren —eta tartean zuiarren— etxeetan.
AFANIS elkarteak 20 urte baino gehiago daramatza programa kudeatzen gure lurraldean, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Elkarteak bere gain hartzen ditu bidaia-gastuak, aseguruak eta izapide administratibo guztiak, eta familien arteko jarduerak eta behar denean itzulpen- edo bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen ditu. Familia hartzaileek, berriz, haurren mantenua, ostatua eta babesa bermatzen dituzte egonaldian zehar.
Urteetan zehar, programa honek ehunka haur saharauiri uda desberdin bat bizitzeko aukera eman die, aldi berean kulturarteko trukea sustatuz eta Saharako herriaren egoeraren inguruko sentsibilizazioa indartuz gure gizartean. Egonaldian, haurrek jarduera ludiko, hezitzaile eta kiroletan parte hartzen dute, eta arreta mediko eta hortzetakoa jasotzen dute, haien osasuna eta ongizatea zaintzeko funtsezkoa dena.
Gainera, familia-bizitza eta lana uztartzea errazteko helburuarekin, familia hartzaileek laguntza ekonomikoak jaso ahal izango dituzte aisialdiko jardueren gastuei aurre egiteko, hala nola udalekuak, uda-kanpusak edo antzeko ekimenak.
Urteetan zehar, programa honek ehunka haur saharauiri uda desberdin bat bizitzeko aukera eman die, kulturarteko trukea sustatuz eta Saharako herriaren egoerarekiko sentsibilizazioa indartuz Arabako gizartean. Egonaldian, haurrek jarduera ludiko, hezitzaile eta kiroletan parte hartzen dute, eta arreta mediko eta hortzetakoa jasotzen dute, haien osasuna eta ongizatea bermatzeko eta balizko patologiak prebenitzeko funtsezkoa dena.
Programaren zabalkundea indartzeko asmoz, informazio-kartelak bidali dira, 2026ko udan familia hartzaile gisa parte hartu nahi duten herriko familiak animatzeko.
Familia hartzaile gisa izena emateko epea 2026ko otsailaren 15ean amaituko da.
Argibide gehiago edo zalantzak argitzeko, interesa duten pertsonek www.afanis.org webgunea kontsulta dezakete, edo 650 13 40 11 eta 665 71 19 47 telefono-zenbakietara deitu; bertan arreta atseginez eskainiko zaie.