Datorren azaroaren 3an, Polizia Nazionalaren unitate mugikorra (VIDOC) Murgiara etorriko da NANa eta pasaportea egiteko edo berritzeko.
Ibilgailua Bea Murgia plazan egongo da, eta herritarrei 09:15etik 13:15era arte emango die arreta, etenik gabe.
Zerbitzua erabili nahi duten pertsonek aurrez izena eman beharko dute, Zuiako Udalera deituta, 09:00etatik 14:00etara bitartean.
Garrantzitsua:
● Dokumentuen ordainketa soilik dirutan egin ahal izango da, ez dira txartel bidezko ordainketak onartuko.
○ NANa: 12 €
○ Pasaportea: 30 €
● Interesdunak argazki bat ekarri beharko du, atzekalde zuri edo argitsuarekin, aurpegiko ezaugarriak argi ikusteko.