Gorbeialdeko Kuadrillak antolatuta, “Nire negozioaren oinarrizko kudeaketa” ikastaroa egingo da irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an Murgian, 9:00etatik 13:00etara. Formazioa 12 ordukoa izango da, banakako tutoretzekin osatua, eta eskualdeko langileei, enpresariei, ekintzaileei eta langabeei zuzenduta dago.
Egitarauan gai nagusiak landuko dira: enpresa-kudeaketaren sarrera, finantzak ez-finantzarioentzat, betebehar sozial, kontable eta fiskalak, negozioaren kudeaketaren kontrola, ziurtagiri digitalak eta administrazioarekiko harremana, TicketBAI sistema eta enpresa txikientzako fakturazio-programak. Matrikula dohainik da eta plaza mugatuak daude; izen-emateen hurrenkerari jarraituko zaio.
Informazio eta izen-emateetarako: Gorbeialdeko Kuadrilla, Udaletxe plaza 1, 01130 Murgia (Araba). Tel. 945 43 01 67 / ekonomia@gorbeialdea.eus.