Lanaldia osoa da, eta txandakako lan-egutegia izango du.
Murgiako Purísima Egoitzak hautaketa-prozesua ireki du administrari-laguntzaile lanpostu bat betetzeko.
Lanaldia osoa da, eta txandakako lan-egutegia izango du, honela antolatuta:
1. astea: astelehena, asteazkena, larunbata eta igandea.
2. astea: asteartea, osteguna eta ostirala.
Lanpostua mugagabea da, eta soldata hitzarmenari 200 euroko gehigarria aplikatuta dago.
Interesa duten pertsonek curriculum vitaea helbide honetara bidali dezakete:📧 administracion@residenciapurisima.com