Murgiako Karitateko Ahizpen Komentua eraisteari buruz sortutako kezka eta hainbat komunikabidetan argitaratutako informazioak direla eta, Zuiako Udalak espediente honen egoerari buruzko informazio zehatza eta kontrastatua helarazi nahi die herritarrei, tartean dauden administrazioek eta eragileek orain arte egindako ekintzak argitzeako helburuarekin.
Gertakarien kronologia
Prozesua errazago ulertzeko, hona hemen mugarri nagusiak:
- Eraikinaren babesa: Udalak, besteak beste, eraikin hori udal mailan babestu beharreko elementuen katalogoan sartzea proposatu zuen.
- Lizentzia-eskaera: Jabeek, babes-proposamen horren jakitun, eraisteko lizentzia eskatu zuten formalki.
- Lizentzia-ematea: Aldeko txosten teknikoak izan eta nahitaezko txosten sektorialak jaso ondoren (URA eta Arabako Foru Aldundiko Errepide Saila), Udalak lizentzia emateko legezko betebeharra ikusi zuen, indarrean dagoen legedia zorrotz errespetatuz. Izapide honetan ez zen derrigorrezkoa Ondare Arkitektonikoaren Zerbitzuaren txostena.
- Bitartekaritza- eta erosketa-ahalegina: Hala ere, obrak hasi aurretik eta obrak hasi bitartean, Udala behin eta berriz saiatu da jabetzarekin biltzen, eraistea saihesteko, eta higiezina eskuratzea proposatu du. Jabetzak une oro uko egin dio edozein bilera edo erosketa eskaintzari.
- Salaketa eta geldiaraztea: Eraiste-lanak aurreratuta zeudenez, Arabako Foru Aldundiko Ondare Sailak, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, emandako lizentziaren aurkako salaketa aurkeztu zuen epaitegian, eta Ertzaintzak berehala geldiarazi zituen lanak.
Egungo egoera
Gaur egun, auzia egoitza judizialean dago. Hori dela eta, ez dakigu auzi judizialik dagoen ala ez, eta salaketen eta salatutako erakundeen berri zehatzik ere.
Prozesu judizialak aurrera jarraitzen duen bitartean, inplikatutako hiru administrazioak (Udala, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) bilera tekniko eta politiko ugari egiten ari gara, zonaldeko segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak koordinatzeko lehentasunezko helburuarekin.
Udalak azpimarratu nahi du oso albiste negatiboa dela gure udalerrirako higiezin hori eraisteko asmoa, Zuiako ondare historikoaren eta memoria kolektiboaren zati garrantzitsua baita. Horregatik, desagertzea saihesteko egindako ahaleginak eta ekimenak.
Udalak gai honen bilakaeraren berri ematen jarraituko du.