25 euroren truke aurtengo Murgiako Jaietako herri afariko tiketa eskuratu ahalko da Murgiako txokoan.
Murgiako jaietako Herri Afaria irailaren 26an egingo da. Bertaratzeko ezinbestekoa izango da tiketa aldez aurretik eskuratzea, irailaren 16an, 17an edo 19an Murgiako txokoan. Ordainketa diru eskuz egin beharko da, eta menu beganoa edo zeliako nahi izatekotan tiketa jasotzeko momentuan jakinarazi beharko da.