Oroko Andra Mari herri eskolako LH 6. mailako ikasleek irabazi dute tabakoaren kontsumoa prebenitzeko lehiaketa hau. Saritutako lanak 'Eman Bizkarra Tabakoari' leloa zuen, gazteak erretzeari uko egitera animatzeko. Saria abentura-parke baterako irteera bat izango da.