Sarrerak hemen eskuragarri. Otsailaren 27a baino lehen erosi beharko dira. 

Datorren otsailaren 28an, larunbata, musika klasikoaz gozatzeko aukera paregabea egongo da Zuian. Miriam Hontanaren (biolina) eta Daniel Oyarzabalen (organoa) eskutik, kontzertu berezia eskainiko da herriko San Miguel elizan, arratsaldeko 19:30ean. Zuiako Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolatutako emanaldi honek sarrera doakoa izango du. Hala ere, antolatzaileek gogorarazi dute ezinbestekoa dela sarrera aldez aurretik hartzea, otsailaren 27a baino lehen. Kontuan izan behar da elizako edukiera mugatua dela, beraz, garaiz ibiltzea gomendatzen da lekua ziurtatzeko.