Eman izena urtarrilaren 15a baino lehen bazkarira bertaratu ahal izateko. 650 26 67 44 (Unai) telefono-zenbakira deituta edo idatzita.
Gorbeialdeko Mintzalagun eta Gurasolagunen Topaketa egingo da urtarrilaren 18an, igandea, Zuián, euskararen erabilera sustatzeko eta herritarren arteko harremanak sendotzeko helburuarekin. Jardunaldia familiei, mintzalagunei eta euskaraz aritu nahi duten guztiei irekita dago.
Topaketari hasiera emateko, 10:00etan, Txintxularra mendira buelta egingo da, Sarriako parketxetik abiatuta. Ibilaldiaren ondoren, parte-hartzaileek elkarrekin bazkaltzeko aukera izango dute 13:00etan, Murgiako txokoan.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 15a baino lehen izena eman beharko dute, 650 26 67 44 (Unai) telefono-zenbakira deituta edo idatzita.
Ekimenaren bidez, Gorbeialdean euskaraz egiteko guneak sortu eta indartu nahi dira, bai aisialdian, bai familien egunerokoan. Antolatzaileek herriko taldeak ezagutzera emateko edo proposamen berriak egiteko gonbita luzatu dute.
Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek mintzalaguna.eus webgunea bisitatu dezakete.