Mendi Film jaialdiko film nabarmenenak ikusteko aukera izango da Udaleko Aretoan. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Zuia abenturaren, naturaren eta mendiko zinemaren topagune bihurtuko da datorren maiatzaren 15ean, ostirala. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Zuiako Udaleko Aretoak (Udal Plaza 1) nazioarteko mendi-zinemaldi entzutetsuenetako baten filmik onenak hartuko ditu: Mendi Tourra.
Aurtengo saioan, Mendi Film jaialdiaren azken edizioan ikusleak eta epaimahaia liluratu dituzten bost lan proiektatuko dira. Eskaintza zabala izango da: espeleologia, bizikleta, euskal kultura eta goi-mailako abentura uztartuz.
Egitaraua: Bost film ikusgarri
Hauek dira Zuiako pantaila handian ikusi ahal izango diren lanak:
- Aldabide (12’): Zabalandi saileko ekoizpen zirraragarria.
- Izarren Zaunka (18’): MF 2025eko Euskarazko Film Onenaren Saria irabazi duen lana.
- Dear Superhero (14’): Sail Ofizialeko istorio indartsua.
- Retro (12’): Mendizaletasunaren teknika eta nostalgiari begirada bat.
Best Day Ever (47’): Saioari amaiera emateko, MF 2025eko Epaimahaiaren Saria jaso duen pelikula bikaina.
Informazio praktikoa
- Eguna: Maiatzak 15, ostirala.
- Ordua: 19:00etan.
- Lekua: Zuiako Udaleko Aretoa (Udal Plaza, 1).
- Sarrera: Doakoa (aretoa bete arte).
Ekitaldi hau BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren antolakuntzari esker eta Zuiako Udalaren, Vital Fundazioaren, EITBren, Zineuskadiren eta Ternuaren laguntzari esker gauzatu da.