Zuiako Udalak, Dekorapilo taldearekin batera, makrame tailer berri bat antolatu du herritarrentzat. Ikastaro honen helburua eskuz egindako poltsa bat sortzen ikastea da, eta 15 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Eman izena hemen.
Parte hartzeko bi egun aukeratu ahal izango dira (saio bakarra aukeratu behar da):
Maiatzak 31, igandea
Ekainak 7, igandea
Saioak goiz eta arratsaldez izango dira, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara, Zuiako udaletxean. Tailerrak 5 euroko prezioa izango du.
Plaza-kopurua mugatua denez, izena emateko azken eguna maiatzaren 25a izango da. Eskariak eskainitako tokiak baino gehiago badira, zozketa egingo da parte-hartzaileak aukeratzeko.
Izena emateko sartu hurrengo estekan: https://labur.eus/ysfgirv1