Magiak Gillerna eta Murgia zipristinduko ditu. 

Arratsaldeko 18:00etatik aurrera MagiAraba izango dugu Gillerna eta Murgian. 

18:00etan Gillernako txokoan 7-12 urte bitarteko umeei zuzendutako magia tailerrak egongo dira MagiArabari hasiera emateko. 18:30etik aurrera Murgiako tabernak ere magiaz josiko dira, Magia Gertutik bizi ahal izateko. 19:30ean emango diogu bukaera saioari Imanol Ituiñoren ikuskizunarekin Gillernako bolatokian.