Lukianok bere San Juan jaiak ospatuko ditu ekainaren 23tik (asteartea) ekainaren 28ra (igandea) bitartean, adin guztiendako jardueraz beteriko egitarauarekin. Jaiak astearte gauean hasiko dira, 23:30ean piztuko den San Juaneko su handiarekin.
Egitarauaren barruan, ekainaren 24an (asteazkena) meza nagusia, vermout-a eta herriko bazkaria egongo dira. Ostiralean, hilak 26, txupinazo ofiziala jaurtiko da 20:30ean, eta ondoren gazteen afaria eta DJ bat egongo dira. Larunbata, ekainak 27, izango da egunik indartsuena: haurrentzako puzgarriak, Teatro Koilararen "La Llegada" antzezlana, "Magia en Zapatillas" animazioa, Etxebarria aita-seme trikitilariak, herri afaria eta Joselu Anaiak taldearen dantzaldia (01:00ean) eskainiko dira. Jaiak igandean, ekainak 28, amaituko dira 19:30ean azken traka eta jai agurrarekin. Zuia-Zuiako Udalak eta Lukianoko Jai Batzordeak herritar zein bisitari guztiak gonbidatzen dituzte tradizio hau familia eta lagun artean ospatzera.