Zuiako Udaleko Kultura sailak, dekorapilo taldearekin elkarlanean, sormenari eta artisautzari dedikatutako goiz bat antolatu du martxoaren erdialderako. Hasiera batean plazak agortu baziren ere, Udalak jakinarazi du izen-ematea berriro ireki dutela plaza libre batzuk geratzen direlako. Eman izena hemen. 

Tailer honetan, parte-hartzaileek makrame teknika erabiliz loreontzi eseki bat egiten ikasiko dute. Saioa elebiduna izango da, herritar guztien parte-hartzea bermatzeko.

Data: Martxoak 15, igandea.

Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara.

Tokia: Zuiako Udaletxea.

Prezioa: 5 euro.

Adina: 16 urtetik gorakoentzat zuzendua.