Joan den maiatzaren 14an egindako osoko bilkuran, gure kontzejuen etorkizunerako eta eguneroko funtzionamendurako arautegi garrantzitsu bat atera zen aurrera: diru-laguntzen ordenantza berria. Arau honen helburu nagusia tokiko kudeaketa indartzea eta herri urratsei bultzada ematea da.

Bozketari dagokionez, proposamenak aurrera egin zuen ZBG eta EH BILDU taldeen aldeko botoekin. EAJ, aldiz, abstenitu egin zen.