Zuen herrian edo komunitatean zuen energia sortzea eta kontsumitzea pentsatu duzu? Modu lokalean eta ingurumena errespetatuz?
Komunitate Energetikoei Aholkularitza emateko Bulegoa maiatzean berriro etorriko da Gorbeialdeara, pertsonak, elkarteak eta tokiko entitateak energia-proiektu komunitarioak garatzen laguntzeko eta prestakuntza doan eskaintzeko.
Zerbitzua 09:00etatik 14:00etara eskainiko da hainbat herritan:
- Maiatzak 5 asteartea, Zuiako Udaletxean, Murgian
- Maiatzak 21 osteguna, Zuiako Udaletxean, Murgian
Aurretik hitzordua erreserbatzea derrigorrezkoa da saioetan arreta jasotzeko.
Beraz, oso garrantzitsua da hitzordua erreserbatzea hurrengo estekan 24 ordu lehenago gutxienez: hemen.
Telefonoz deituz 608 10 90 45 zenbakira, edo posta elektroniko bat bidaliz: otc_araba@penta-c.es.
Energia-komunitateak zer diren eta zer onura dituzten inguruan gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu informazio-bideo labur hau: