Udal kirol jardueren erabiltzaileei jakinarazten zaie, instalazioetako obrak oraindik amaitu ez direnez, jarduerak baldintza berberetan egiten jarraituko direla, ordutegietan eta kokapenetan aldaketarik egin gabe.
Ordainketa helbideratuta ez duten pertsonek datorren hiruhilekoko ordainketa egin beharko dute frontoiaren sarreran dagoen kaseta gisa gaitutako atezaindegian. Ordainketa egiteko epea abenduaren 9tik 18ra izango da, biak barne, bai bankuko txartelaz, bai transferentzia baten bidez.
Era berean, udal araudian ezarritako gutxieneko asistentzia bete ez dutenek ezin izango dute plaza berritu eta baja emango zaie automatikoki. Jarraitu nahi izanez gero, beste inskripzio bat izapidetu ahal izango dute abenduaren 29tik aurrera, orduan irekiko baita hutsik dauden plazak betetzeko epea, eta berriz ere atezaindegira hurbildu beharko dute.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 672 116 061 telefonora edo idatzi palatu.zuia@gmail.com helbidera.