Konpostaren kalitate ona ziurtatzeko, hainbat parametro neurtzen dituzten analitikak egiten dira. Analitikak burutu ondoren, Zuiako Biguillano auzo konpostaje gunean sortutako konposta, A mailakoa dela ondoriozta daiteke, hau da¸ ongarrien araudiaren arabera kategoria gorenekoa. Eta San Martin auzo konpostaje gunean sortutakoa, B mailakoa da, diferentzia txikiagatik. Beraz, bi auzo konpostaje guneetako konposta kalitate onekoa eta nekazaritzan erabiltzeko egokia da. Analitika hauek sistemaren funtzionamendu ona eta herritarren erabilera egokia berresten dute.
Zuiako Udalak, oso positibotzat jo du emaitza hau, agerian uzten baitu komunitatearen konpromisoa hondakin organikoaren bereizketan. Parte hartzaile guztien inplikazioa eta kolaborazioa eskertzen da. Elkarrekin egindako lanari esker, Zuiak aurrera egiten jarraitzen du hondakinak kudeatzeko eredu iraunkorrago eta ingurumenarekiko errespetuzkoago baterantz.
Era berean, gonbidapena luzatzen die konpostaje sisteman oraindik hasi ez direnei, parte hartu eta denon artean, hondakinak murriztu eta ingurumena zaintzen jarraitzeko.