Matxismoak ez du jairik hartzen, jaietan ere eraso sexistarik ez!
Azken hilabeteetan Euskal Herriko herrietako jaietan eraso sexista ugari egon dira, horietako bat gure udalerritik oso gertu, Zigoitiko jaietan, Zuiako Udaletxetik aprobetxatu nahi dugu birgogoratzeko jaiak, kaleak eta gauak ere emakumeenak direla eta askatasunez ibiltzeko eskubidea dutela. Ez dugu erasotzailerik nahi, ez gure herrietan, ez gure jaietan.
Gora gure herrietako jai askeak eta disfrutatu!