Martxoaren 15ean bukatuko da izenematea.
Udalak, GazteZUia programaren baitan, Gasteizko izotz pistara irteera antolatu du martxoaren 22rako (aurretik 23rako iragarri zen).
2008 eta 2013 urteen artean jaiotakoei zuzenduta dago; eta izenematea martxoaren 15ean bukatuko da. Eman izena hemen.
5 euro ordaindu behar dira, eta horien barne daude autobusa, begiralea, sarrera eta materiala. Gainera, norberak eskularruak eraman beharko ditu.
Autobusa 17:00etan abiatuko da plazatik; eta, bueltan, 19:30ean irtengo da autobusa Gasteiztik.
Plaza kopuru mugatuak daude; pertsona gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.