Zuiako Udalaren Berdintasun Arloak kultur jarduera berezi bat antolatu du datorren maiatzaren 9rako. Arabako ondarearen altxorretako bat den Alaitzako eliza ezagutzeko aukera izango da, Isabel Mellen historiagile eta dibulgatzailearen eskutik. Alaizako tenplua mundu osoan da ezaguna bere horma-irudi misteriotsu eta bereziengatik.

Bisita maiatzaren 9an, larunbata, goizeko 12:30ean izango da. Mellenen eskarmentua eta elizaren garrantzia dela eta, txangoak interes handia piztea espero da.

Izen-ematea eta epeak
Txangoan parte hartzeko derrigorrezkoa da izena ematea. Izena emateko azken eguna apirilaren 30a izango da. Interesatuek hurrengo helbidean eman beharko dute izena: https://forms.gle/wnssoBzSxb718eZk9