Biolentzia ginekobstetrikoari buruzko hitzaldia ekainaren 11n Zuiako Liburutegian.

Datorren asteartean, ekainak 11, 18:00etatik 20:00etara, "Biolentzia ginekobstetrikoa/Violencia ginecobstétrica" izeneko hitzaldia izango da Zuiako Udal Liburutegian, Kukuso Taldeak antolatuta, Zuiako Udalaren laguntzarekin. Hitzaldia euskaraz izango da.

Hizlaria Estitxu Fernandez Maritxalar psikologo perinatala izango da, Sortze berri bat: indarkeria obstetrikorik gabea liburuaren egilea. Hitzaldia euskaraz emango da, eta osasun- eta gizarte-arloan gero eta presentzia handiagoa duen gai bat jorratuko da: haurdunaldian, erditzean eta erditu ondoren emakumeek ingurune medikoetan jasaten duten indarkeria.