Zuiako Udalak gogorarazi du inausketa eta lorezaintzako hondakinak ez direla errefusaren edukiontzira bota behar.

Hondakin horiek inausketa-hondarrak biltzeko guneetara eraman behar dira, horretarako prestatutako edukiontzietan uzteko.

Gune horiek honako leku hauetan daude:

  • Ametzaga: Lapatxa kalea / Tximiso kalea
  • Gilierna: Bidebarrieta kalea
  • Markina: Berretin kalea
  • Murgia: Palatu kalea
  • Sarria: Gorbeiamendi kalea

Udalak gogorarazi nahi du hondakinak behar bezala kudeatzea guztion ardura dela.