Hemen duzue joan den otsailaren 22an Zuiako udaletxean egindako informazio-batzarraren laburpena. Bertan, Arabako Foru Aldundiak Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria bertan behera utzi izanak eragindako egoera larria azaldu zitzaien herritarrei.
Gako nagusiak:
* Foru Aldundiaren erabakiak udalerriaren % 90ari eragiten dio.
* Bertan behera geratu dira 30 etxebizitza publiko eraikitzea, erretiratuentzako zentro berria eta euskara ikasteko gunea.
* Aldundiak ur-hornidura falta argudiatu du, baina 2008tik hitzemanak zituzten azpiegiturak egin gabe jarraitzen dute.
Zuiako Udalak lanean jarraituko du gure herriaren garapena eta bizilagunen eskubideak defendatzeko. Ez galdu bideoa xehetasun guztiak ezagutzeko!