Urriaren 23an, ostegunean, 18:00etan, Carmen de Vegak “Testamentuak eta ondareak Euskal Herrian” izeneko hitzaldia eskainiko du Zuiako Udaletxeko aretoan (Murgia).

Jarduera hau Elkartegiak / Aulas +55 programaren barruan kokatzen da, eta helburua da 55 urtetik gorako pertsonen artean ezagutza, interesa eta parte-hartzea sustatzea. Hitzaldian, Euskal Herriko testamentu eta oinordetza sistemaren ezaugarriak azalduko dira, ikuspegi juridiko eta praktiko batetik.

Ekitaldia Agenda 2030arekin bat dator, Osasuna eta ongizatea helburuaren barruan, eta Araba Foru Aldundiak antolatu du, Zuiako Udalaren lankidetzarekin.

Tokia: Murgia, Zuiako Udaletxeko aretoa
Eguna eta ordua: Urriak 23, osteguna, 18:00