Murgiako Txokoan, irailaren 19an 19:30ean.

Irailaren 19an, ostegunean, “Hiru Haundiak: Taupadak eta Gailurrak (Latidos y Cumbres)” dokumentala proiektatuko da Murgiako Txokoan, arratsaldeko 19:30ean.

Dokumental hau Irudikate Films-en ekoizpena da eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2024 jaialdiko hautaketa ofizialean parte hartu du. Sarrera doakoa izango da, baina edukiera mugatua izango du.

Zuiako Udalak herritarrak eta bisitariak gonbidatzen ditu mendi lasterketen munduan mugarri den Hiru Haundiak-en istorioaz eta emozioaz gozatzera.