Urriaren 11n egingo da aurtengo edizioa.

Urriaren 11n ospatuko den Hiru Haundiak 2025 mendi probak berriro ere milaka korrikalari eta zale elkartuko ditu gure inguruan. Aurten, 100 kilometroko eta 5.320 metroko desnibela gainditu beharko dituzten partaideek Murgian izango dute helmuga.

Zuia udalerriarentzat ohore handia da lasterketa handi honen amaiera gure herrian jasotzea. Herritar guztiak gonbidatuta daude egun horretan sortuko den giroaz eta emozioaz gozatzera.