Mairuelegorreta Landa Garapeneko elkarteak antolatuta, Gorbeialdeko Musika Topaketa egingo da ekainaren 12an, igandea, Ondategin, 'Gorbeialdea musikaz blai!' izenpean. Emanaldiak 10:30etik 16:00etara bitartean izango dira.
Egunean zehar askotariko musika emanaldietaz gozatzeko aukera izango da: Aramaioko, Urkabustaizko, Zigoitiako eta Zuiako musika eskolen kontzertuak, musika emanaldiekin girotutako ibilbideak, Gorbeialdeko abesbatzen kontzertuak eta, azkenik, emanaldiekin girotutako luntxa.
Etorri eta gozatu musikaz!