Urriaren 22an bukatuko da aurtengo lehiaketara aurkezteko epea.

2025ean ere Gorbeialdeko Kuadrillak ohiko argazki lehiaketa antolatu du. Ohiko oinarriak jarraituko ditu lehieketak, eta Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuian ateratako argazkiak aurkeztu ahalko dituzte herritarrek. Gainera, aurtengo edizioak nobedadea dakar, Gorbeia Experience ekitaldian zehar ateratako argazkiak ere tokia izango dute. Ekitaldia urriaren 18an eta 19an izango da. 


Parte-hartzaileek kontuan izan beharko duten baldintza garrantzitsuenetako bat argazkiaren orientazioa da, horizontala behar du izan. 2026ko horma egutegiaren parte izango direlako horietako batzuk. 
Saria, Gorbeialdeko Kaudrillako edozein saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak izango dira. 


Ikusi hemen oinarri guztiak.