Gorbeialdeko Kuadrillak, Lanbidekin elkarlanean, 2025eko Ekintzailetzari Laguntzeko Programa jarri du abian, langabezian dauden eta beren negozioa sortu nahi duten pertsonentzat.
Deialdia negozio-ideia duten eta hura garatzeko zein martxan jartzeko laguntza behar duten pertsonei zuzenduta dago, laguntza teknikoa eta diru-laguntza eskainiz.
6 plaza daude eta Aramaio, Arrazua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia herrietako biztanleei dago bideratua.
Izena emateko epea 2025eko urriaren 3an amaituko da.
Informazio gehiago: Gorbeialdeko Kuadrilla (Udaletxe Plaza 1, Murgia).
Tel.: 945 430 167 (Oihana) – ekonomia@gorbeialdea.eus