Urtero bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin Udaberriko Bertso Abentura burutuko da.
Gorbeialdeko Kuadrillako haur eta gaztetxoek norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute aurtengoan ere.
Udaberriko oporraldia probestuz, lehen egonaldia apirilaren 7tik 9ra bitartean izango da, asteartetik ostegunera, eta bigarrena apirilaren 9tik 11ra bitartean, ostegunetik larunbatera. 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoei dago zuzendua, eta bertso eskolan dabiltzan 2013an jaiotako ikasleek ere aukera izango dute barnetegian parte hartzeko. Barnetegi batean edo bestean izen-ematea norberaren aukerakoa izango da, dataren arabera.
Informazio gehiago jasotzeko, izena emateko… Egin klik hemen.