Gorbeialdeko AEK B1 mailako ikasle berriak bilatzen ari da. Euskara eroso ikasi eta bizitzeko aukera paregabea da, eta talde berriak osatzeko beharra dute. Zuiako ikastaroa astearte eta ostegunetan izango da, 10:00etatik 12:30era (astean 5 ordu), eta Urkabustaizen berriz astelehen, asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara (astean 6 ordu). Animatu eta animatu ingurukoak ere parte hartzera. Informazio gehiago edo izena emateko, deitu 742425436 telefono zenbakira edo idatzi gorbeialdea@aek.eus helbidera.