Zuiko Udalak Giza Eskubideen Hilabetea ospatzeko egitarau berezia antolatu du, Palestinako egoerari eta nazioarteko ekimen zibilei buruzko bi hitzaldi eta argazki-erakusketa barne hartuko dituena.
Lehen hitzaldia, “Gazarako ontzidia, isiltasunaren aurkako desobedientzia zibilaren adierazpen bat”, azaroaren 26an, 19:00etan, izango da liburutegian. Saioa elebiduna izango da (euskaraz eta gaztelaniaz), eta Jotas, Global Sumud flotillako partaideak, bere esperientzia azalduko du.
Hurrengo egunean, azaroaren 27an, 19:00etan, liburutegian bertan, “Palestinaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen suntsipena” izeneko hitzaldia eskainiko da, gazteleraz. Juan Hernández Zubizarreta, OMALeko kidea eta Herrien Auzitegiko partaideak eskainiko du.
Gainera, azaroaren 26tik abenduaren 16ra, liburutegian ikusi ahal izango da Activestills kolektibo palestinarraren argazki-erakusketa, eguneroko bizitzako irudiak eta gatazkaren ondorioak jasotzen dituena.