Gazteak bideojokoen festaz gozatzeko aukera izango dute apirilaren 19an. Eman izena hemen. 

Zuiako Udalak eta Vital Fundazioak Game Fest ekitaldia antolatu dute datorren apirilaren 19rako. Jardunaldia Murgiako Jai Alai pilotalekuan izango da, 11:30etik 14:30era, eta 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago.

Bertaratzen direnek hainbat gune eta jardueraz gozatu ahal izango dute:

FC26 Txapelketa eta Nintendo Switch gunea.

Errealitate birtuala eta lasterketa-simulagailuak.

Just Dance eta Arcade joko klasikoak.

Parte hartzeko 3 euroko prezioa ordaindu behar da eta izena emateko azken eguna martxoaren 31 izango da. Kontuan izan plaza-kopurua mugatua dela; beraz, eskaera gehiegi egonez gero, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Izena hemen eman beharko da.