Apirilaren 16an gazteei ikasketa aukeraketarekin laguntzeko hitzaldia egongo da Zuiako udaletxean. Izena apirilaren 13a baino lehen eman beharko da hemen

Zuiako Udalak eta Mairuelegorreta Landa Garapenak hitzaldi berezi bat antolatu dute apirilaren 16rako, gazteek ikasketa- eta lan-ibilbidea erabaki dezaten."Zer ikasi nahi dut? Zer egin nahi dut? Zer jakin behar dut?". Galdera horiei erantzuna emateko asmoz, Lurrikara zerbitzuak orientazio hitzaldia eskainiko du Zuiako Udaletxean. Saioa prestakuntza-ibilbidea eta lanbidea aukeratzeko laguntza behar duten gazteei zuzenduta dago.

Xehetasun nagusiak:

  • Eguna: Apirilak 16.
  • Ordua: 18:00etan.
  • Lekua: Zuiako Udaletxea.

Hitzaldia 14 urtetik gorako gazteei dago zuzenduta, bereziki DBH, Batxilergo edo Lanbide Heziketako ikasleei, baita beren formakuntza zabaldu nahi duten guztiei ere. Gainera, gazteek heldu batekin lagunduta joateko aukera izango dute.

Izen-ematea
Parte hartu nahi dutenek apirilaren 13a baino lehen eman behar dute izena. Horretarako bide hauek daude:

Telefonoa: 604 557 114

E-posta: lurrikaraba@gmail.com

Esteka honetan.