Azken egunotan ur-horniduraren bilakaera ona izan denez, gaurtik (2026/07/16) aurrera bertan behera geratzen dira ezarrita zeuden murrizketak, eta zerbitzua normaltasunez emango da berriro.

Hala ere, Zuiako Udalak herritar guztiei arduraz jokatzeko deia egin nahi die. Ezinbestekoa da uraren erabilera arduratsuari eusten jarraitzea, normaltasunaren berreskurapena guztion inplikazioaren baitan egongo baita.

Ur-kontsumoa berriro nabarmen handituko balitz, hornidura bermatzeko neurri murriztaileak berriz ezarri behar izango lirateke.

Zuiako Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei azken egunotan erakutsitako ulermenagatik, pazientziagatik eta lankidetzagatik. Guztion laguntzarekin zerbitzuari normaltasunez eutsi eta etorkizunean murrizketak berriro ezarri behar izatea saihestu ahal izango dugu.

Gomendioak (JPG 1,88MB)