Datorren ekainaren 7an, igandea, 'Yoga Familian' ekimena ospatuko da Murgiako Villajesusa lorategian, goizeko 11:00etatik aurrera. Natura ingurune bikainean burutuko den saio hau Aztarna Beltzak dinamizatuko du, eta helduek zein umeek elkarrekin konektatzeko eta erlaxatzeko aukera bikaina izango dute.
Parte hartu nahi duten familiek aurretik eman beharko dute izena 604 81 61 75 telefono zenbakira deituz edo WhatsApp mezu bat bidaliz. Ekitaldi hau Zuia-Murgiako Udalak, Vital Fundazioak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu eta antolatu dute.